
Avis Produkzioak-ek 2025eko Euskal Kazetaritza Sarietako Ingurumen Komunikazio Saria jaso du Natura Bizia proiektuagatik. Lexeia Larrañagak zuzendutako eta Alex Gutiérrezek ekoitzitako film luze batez eta 8 kapituluetako serie batez osatua dago proiektua.
Natura Bizia proiektuak Euskadi eta Nafarroako aberastasun naturala erakusten du, Europa osoko biodibertsitatearen ehuneko handi bat biltzen duen lurraldea izanik. Hura gauzatzeko, Avis Produkzioak-ek hainbat administrazio publiko eta erakunde pribaturen babesa izan du. Gaur egun, Natura Bizia seriea online ikus daiteke EITBren Nahieran plataforman, eta dokumentala ETBn eta National Geographic kateko NatGeo Wild kanalean emititzen da.
Aurten, Natura Bizia dokumentalak Ingurumen Komunikazioaren Saria jaso du, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emandako sari-multzoaren barruan, BBK Fundazioaren, Ihoberen eta Bilboko Udalaren babesarekin.

